XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musika Astea Andra Marin

Soinu tresna emanaldiak, irakasleentzako saioak, dantza lehiaketa eta pailazo saioak dira Andra Mariko Ikastetxe Publikokoek egunotan ospatzen duten VI. Musika Astearen barruan antolatutako ekitaldirik nagusienak.

Musika Aste honek helburu bikoitza du.

Bata, musika gelaren dinamikatik ateratzea, eta bigarrena, ikasleak beraiek egun batzuez protagonista izan daitezen.

Horrez gain, nahiz eta Andra Marikoa haur eta lehen hezkuntzako ikastetxea izan, eta kontutan hartuta ikasturte amaieran gaudela, holako egitasmo bat erabat atsegingarri suertatzen zaie ikasle zein irakaslei ere.